Itxi

Gizartea

Sexu-abusuak

Aita Santua: 'Elizak ez du apaiz pederastarik babestuko'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Frantzisko aita santuak adierazi duenez, Elizak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu sexu-abusuengatik salatutako apaizak epaileen esku uzteko.

  • Frantzisko aita santua.

    Frantzisko aita santua. Artxiboko argazkia: EFE

Frantzisko aita santuak azpimarratu du Elizak ez duela inoiz gehiago apaiz pederastarik babestuko eta sexu-abusu kasuekin nahasitako elizgizonak Justiziaren aurrera eramateko beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko dituela agindu du.

"Elizak ez du atsedenik hartuko horrelako krimenak egiten duen edonor Justiziaren esku utzi arte. Elizak ez du berriro horrelako kasurik estali edo gutxietsiko", adierazi du.

Halaber, Aita Santuak aitortu du sexu-gehiegikeriei lotutako kasu asko egoerak eskatzen zuen "seriotasunarekin eta azkartasunarekin" ikertu ez direla, baina Eliza neurriak hartzeko prest dagoela eta adituekin hainbat gai aztertzen ari dela jakinarazi du, hala nola, haurrak  babesteko, horrelako erasoak ekiditeko edo biktimekin nola lagundu jakiteko.

"Iraganean egindako akatsak aukera bihurtu nahi ditugu, Elizatik harago, gizarteari eragiten dion flageloari konponbidea emateko", erantsi du.

"Pertsonak moralki, psikologikoki eta humanoki astiro-astiro hiltzea eragiten duen gaitz honi aurre egiten saiatuko da Eliza", nabarmendu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena