Gizartea -
Intoxikazioa
Emakume bat eta haur bat ospitaleratu dituzte Bilbon estufa baten monoxidoa arnastuta
Irala auzoko Zuberoa kalean gertatu da ezbeharra.
Agentziak | Erredakzioa
Emakume bat eta haren semea Basurtuko Ospitalera eraman dituzte, karbono monoxidoa arnastuta. Ertzaintzak jakitera eman duenez, litekeena da ikatz-estufa batek isuritako gasek intoxikazioa eragin izana.
Zuberoa etorbideko etxebizitza batean, Irala auzoan, gertatu da ezbeharra. Goizeko 10:15ean eman da abisua, pertsona batek emakumea eta umea konortea galduta aurkitu dituenean.
Emergentzia zerbitzuak iritsi direnerako kontziente zeuden arren, ospitalera eramatea erabaki dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea