Gizartea -
Desagertua Nafarroan
Nafarroan desagertutako nerabeak adin txikikoen zentro batetik ihes egin zuen
Foruzaingoaren ikerketaren arabera, desagerpen boluntarioa da
Agentziak | Erredakzioa
Abenduaren 22an Zolian, Arangurengo udalerrian, desagertutako 15 urteko gazteak adin txikikoen zentro batetik ihes egin zuen, zentro bereko beste neska batekin. Laguna bueltatu egin da eta Foruzaingoa desagerpen boluntarioaren hipotesiaren gainean ari da lanean. Izan ere, “arriskurik gabeko” desagertzea dela uste dute kasua ikertzen dutenek.
SOS Desagertuaken eta Guardia Zibilaren Twitter kontuetan irakurri daitekeenez, Olaia Moreno Area du izena desagertutakoak. 1,54 metro neurtzen du, gaztaina-koloreko ile eta begiak ditu eta argala da.
Bi salaketa daude jarrita: adin txikiko zentroarena eta familiarena. Hortaz, Poliziaren ikerketak “balizko lokalizazioaren eta egon den pertsonen” inguruko informazioa biltzea du helburu. Hala ere, “berririk gabe” jarraitzen dutela jakinarazi dute Foruzaingoko ordezkariek.