Gizartea -

Trafiko istripuak

42 pertsona zendu dira Euskadiko errepide eta kaleetan 2018.urtean

Euskal Autonomia Erkidegoko ezbeharren bilakaeran beheranzko joera finkatzen ari bada ere, kolektibo ahulenetako hildakoen kopuruak gora egin du, batez ere, motorzaleena.

Auto istripu baten artxiboko argazkia: Iturria: @policiaforal_na
Auto istripu baten artxiboko argazkia: Iturria: @policiaforal_na
Auto istripu baten artxiboko argazkia: Iturria: @policiaforal_na

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

42 pertsona (34 gizon eta 8 emakume) hil dira Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan eta kaleetan izandako trafiko-istripuen ondorioz. Horietako 29 gidariak ziren (14 moto-gidari, 14 turismo-gidari edo beste mota bateko ibilgailuko gidari eta txirrindulari 1), 5 pertsona turismoetako bidaiariak ziren eta 8, berriz, oinezkoak.

Lurraldeen arabera, 13 pertsona hil dira Gipuzkoan, 13 Araban eta 16 Bizkaian. Azpimarragarri da aurten izandako 3 istriputan 6 hildako izan zirela (2 Aretxabaletan, 2 Galdakaon eta 2 Asparrenan).

Istripuen kopuruari dagokionez, hauteman da joan den urtean baino istripu kopuru txikiagoa erregistratu dela. Abenduaren 28ra arte, 7.609 istripu erregistratu dira, 2017an baino 230 istripu gutxiago.

Euskal Autonomia Erkidegoko ezbeharren bilakaeran beheranzko joera finkatzen ari bada ere, kolektibo ahulenetako hildakoen kopuruak gora egin du, batez ere, motorzaleena.

2017an, 39 pertsona hil ziren Euskal Autonomia Erkidegoan izandako trafiko-istripuetan, 23 gidari (7 moto-gidari eta 16 turismo-gidari edo beste ibilgailu mota bateko gidari), 9 bidaiari (1 motoan eta 8 turismoetan) eta 7 oinezko.

2018an, hildako gidarien eta oinezkoen kopuruak gora egin du, baina behera egin du bidaiarien kopuruak, 2017ko datuekin alderatuta. Lurralde Historikoen arabera, Gipuzkoan hildakoen kopuruak behera egin du (9 gutxiago izan dira 2018an), eta gora egin du Araban (2017an baino 4 gehiago) eta Bizkaian (8 gehiago).

Datu horiek Ertzaintzak zein udaltzaingoek erregistratutako istripuei dagozkie; hartara, hiri-bideetan eta hiri arteko bideetan gertatutako istripuak hartzen dira barnean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Gizartea