Gizartea -
Sutea
Sutea izan da Gasteizko erretegi batean eta bi etxebizitza hutsarazi dituzte
Suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute inor zauritu baino lehenago.
agentziak | erredakzioa
Gasteizko bi etxebizitzatako bizilagunak etxetik aterarazi dituzte ondoan dagoen erretegi batean izan den sute baten ondorioz, baina ez da inor zauritu, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sutea arratsaldeko hiruak aldera piztu da Arabako hiriburuko Betoño Ataria kaleko jatetxe batean. Lehenengo zantzuen arabera, sua parrilla baten funtzionamendu okerrak eragin du.
Suhiltzaileak, udaltzainak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta jatetxean zeuden 20 bat lagun eta ondoko bi etxebizitzatako bizilagunak kalera aterarazi dituzte.
Suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute inor zauritu baino lehenago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea