Gizartea -
Sutea
Sutea izan da Iruñean, eta gizon bat ospitalera eraman dute kea arnasteagatik
Arrotxapeko Pedro Alcatarena kaleko etxebizitza batean izan da sutea, eta kalte handiak eragin ditu eta 61 urteko gizon bat ospitaleratu behar izan dute.
albisteak | erredakzioa
61 urteko gizon bat Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute, Iruñean duen etxean piztu den sutean kea arnastu baitu.
Gertakaria bart izan da, 23:30ean, Arrotxapeko Pedro Alcatarena kalean, eta kalte handiak eragin ditu etxebizitzan, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Udaltzainez gain, suhiltzaileak bertaratu dira, eta sua itzali eta kea atera dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea