Gizartea -
Soziometroa
EAEko herritarrek uste dute unibertsitateen kalitatea ‘nahiko ona’ dela
% 17ak uste du zentro publiko eta pribatuen hezkuntza kalitatea “oso ona” dela, eta % 62k “nahikoa ona” dela.
EITB.eus
EAEko herritarrek nota ona ematen diete unibertsitateei, funtzionamenduari eta kalitateari dagokionez. % 17ak uste du zentro publiko eta pribatuen hezkuntzaren kalitatea "oso ona" dela, eta % 62k "nahikoa ona" dela. % 4k soilik uste du txarra dela, eta % 17k ez du iritzirik eman, azken Soziometroaren arabera.
Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa Soziologikorako zentroak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoei eta pribatuei buruz galdetu die herritarrei.
Emaitzetan agertzen denez, herritarren % 33ak egin ditu edo egiten ari da ikasketak unibertsitatean, eta % 58k du senideren bat unibertsitatean ikasten edo bertan ikasi duena.
Gainera, herritarrak unibertsitateak duen garrantziaren jabe direla agertu du inkestak, 10etik 9k uste baitute nahikoa edo oso garrantzitsua dela kulturalki, sozialki eta ekonomikoki garatzen jarraitzeko.
Egoera orokorrari buruz ere galdetu diete herritarrei, eta 1995ean galdetzen hasi zirenetik jaso duten balorazio altuena bildu dute. Hala, EAEko herritarrek egoera pertsonal ona dutela diote (6,9ko puntuazioa 10etik), eta EAErena ere ona dela (6,5).