Gizartea -

Gipuzkoa

Hondarribin desagertutako arrantzale nafarra bilatzeko lanean jarraitzen dute

Gaur goizean berriro hasi dira bilaketa lanak, seigarren egunez jarraian.

Hondarribian desagertutakoa bilatzeko lanak. Argazkia: Sos Deiak
Hondarribian desagertutakoa bilatzeko lanak. Argazkia: Sos Deiak
Hondarribian desagertutakoa bilatzeko lanak. Argazkia: Sos Deiak

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako Mendi eta Urpekari taldea, helikoptero bat eta Itsas Salbamenduko hegazkin bat Hondarribin desagertu zen Legasako arrantzalea bilatzeko lanetan ari dira berriro, Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuen teknikariak koordinatuta. Biosnar inguruan ari zen arrantzatzen 29 urteko gizonezkoa, Jaizkibel magaleko arroketan.

Astelehenean desagertu zen arrantzale gaztea eta, beraz, bilaketa lanetan dihardutena bosgarren eguna da jarraian.

Etxera itzuli ez zela ikusita, familiak desagerpena salatu zuen, eta segituan aurkitu zuten desagertuaren autoa Justizen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hondarribia albisteak Gizartea Albisteak Desagertutako pertsonak gaur