Gizartea -

Trafikoa

Hil egin da larunbatean Zuian auto-istripua izan zuen gizonezkoa

Ezbeharra 11:10ean izan zen, A-624 errepidean, Zuia inguruan, Artziniegako norabidean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hil egin da atzo Zuian auto-istripua izan zuen gizonezkoa Santiago ospitalean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Autoa errepidetik irten eta istripua izan zuen gizonak, eta suhiltzaileek atera behar izan zuten.

Ezbeharra 11:10ean izan zen, A-624 errepidean, Zuia inguruan, Artziniegako norabidean. Volkswagen Passat turismoa errepidetik irten eta hainbat kolpe jaso ostean, bide erdian geratu zen.

Gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu zen eta suhiltzaileek atera behar izan zuten Santiago ospitalera eraman aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Gizartea Gaurko azken ordukoa