Gizartea -

ZOZKETAK ETA LOTERIAK

Euromillonesen zozketak 25 milioi euro utzi ditu Basaurin

Bizkaian zigilatutako txartel batek eskuratu du lehen mailako saria astearte honetako zozketan.

Txartela saldu duen denda. Argazkia: eitb.eus
Txartela saldu duen denda
Txartela saldu duen denda. Argazkia: eitb.eus

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euromillonesen zozketak 25.326.022 euro utzi ditu Basaurin (Bizkaia), astearte honetan egindako zozketaren lehen mailako saria bertan zigilatu baita. 5, 12, 20, 26 eta 48 zenbakiak eta 2 eta 11 izarrak izan dira txartel irabazlearen zenbakiak.

Euromillonesen zozketa Europar Batasuneko zenbait herritan egiten da eta, oraingo honetan, lehen mailako irabazle bakarra utzi du Basaurin, Doktorren kaleko 58. zenbakian, hain zuzen. Zozketan bildutako diru-kopurua 38.546.398 milioi eurokoa da.

Euromillonesen zozketak Espainian utzitako saririk handiena Las Palmasen (Kanaria Handikoa) egokitu zen 2017ko urriaren 6an, 190 milioi euro irabazi baitzituen txartelaren jabeak.

2012an, Portugalgo pertsona batek ere 190 milioi euro irabazi zituen, eta horiek dira Euromillonesen zozketak utzitako sari potoloenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Altsasu Loteria