Gizartea -

Bizkaia

86 urteko gizon bat hil da Markina-Xemeinen traktorearekin aldapa batetik erorita

Istripua Goikozabala mendian gertatu da, 12:45 aldera. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizona salbatzeko.

Istripua izan duen traktorea, Markina-Xemeinen (Bizkaia).
Istripua izan duen traktorea, Markina-Xemeinen (Bizkaia).
Istripua izan duen traktorea, Markina-Xemeinen (Bizkaia).

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

86 urteko gizon bat hil da traktorearekin aldapa batetik erorita Markina-Xemeinen, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Istripua astearte honetan gertatu da, 12:45 aldera, Goikozabala mendian. Baserritarra traktorearekin lanean ari zen aldapa batetik erori denean.

Bertaratu diren larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizona salbatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Markina-Xemein Errepideko istripuen biktimak Lea-Artibai azken ordukoa