Gizartea -

Nafarroa

Gizon bat hil da txirrinduan erorita, Izkue eta Ororbia artean

Artazkotzeko 67 urteko herritar bat da bidean erori eta hil dena.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artazkotzeko 67 urteko gizonezko bat hil da txirrinduarekin erorita. 15:55 aldera izan da ezbeharra, Izkue eta Ororbia (Oltza zendea) artean.

Ororbiara bidean zihoan erorikoa izan duenean, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Foruzaingoa, eta osasun zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin gizona suspertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Albisteak