Gizartea -

Nafarroa

199 kilometro orduko abiaduran zihoan auto-gidari bat harrapatu dute Garesen

Gidaria 27 urteko Lizarrerriko gizonezko bat da, eta bi isun jarri dizkiote.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak Garesen, A-12 errepidean, 199 km/h abiaduran zihoan auto-gidari bat harrapatu du.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean izan zen gertakaria, eta Iruñeako poliziek harrapatu zuten.

Gidaria Lizarrerriko 27 urteko gizonezkoa da, eta bi isun jaso ditu: 600 euro eta 6 puntu gehiegizko abiaduragatik, eta 400 euro aurreko gurpilak gastatuegi eramateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Lizarra azken ordukoa