Gizartea -

Doneztebe

Gizon bat salatu dute drogatuta gidatzea eta ume bat aulkirik gabe eramateagatik

Foruzaingoak esan duenez, gizonak, gainera, hamabi gramo haxix, bina gramo heroina eta speed eta kokaina gramo bat zeramatzan ibilgailuan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat salatu du Foruzaingoak Donezteben (Nafarra) droga proban positibo emateagatik, ibilgailuan estupefazienteak eramateagatik eta 10 urteko ume bat homologatutako atxikitze sistemarik gabe eramateagatik.

Foruzaingoak esan duenez, larunbatean, 14:00ak inguruan, Elizondoko polizia etxeko agenteek ibilgailu bat identifikatu dute NA-121-A errepidean egiten ari ziren kontrol prebentibo batean, Doneztebetik gertu. Ibilgailu horretan, 10 urteko ume bat zegoen, homologatutako atxikitze sistemarik gabe.

Gainera, ibilgailuaren barruan azaleko erregistroa egitean, hamabi gramo haxix, bi gramo heroina, bi gramo speed eta gramo bat kokaina aurkitu dituzte.

Gidariari droga azterketa egin diote, eta positibo eman du guztietan.

Horregatik guztiagatik, ibilgailua gelditu dute, gelditzeko arrazoiak bukatu diren arte, eta gidariari hiru arau hausteagatik salatu dute.

Haustutako lehenengo araua estupefazienteen menpe gidatzea da. 1.000 euro eta 6 puntuko zigorra dakar. Bigarren araua drogak izatea da. Hori Nafarroako Gobernuaren Barne Sailaren balorazioaren zain geratu da. Zigorra 601 eurotik 30.000era artekoa izan daiteke.

Haustutako hirugarren araua adingabe batekin dagokion homologatutako eta bere tamainara eta pisura egokitutako atxikitze sistemarik gabe zirkulatzea da. 200 euroko eta 3 puntuko zigorra dakar.

Iturrien arabera, adingabearen aita bertaratu da, bere ardura hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroa Gizartea Foruzaingoa