Gizartea -
Trafikoa
Bost lagun zauritu dira auto-istripuz Eibarren, N-634 errepidean
Tunel baten barruan izan da bi autoren arteko talka, eta 8 urteko haur bat dago zaurituen artean.
agentziak | erredakzioa
Bost lagun zauritu dira, tartean 8 urteko haur bat, eta Mendaroko ospitalera eraman dituzte Eibarko N-634 errepidean, tunel baten barruan, bi autok talka egin ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 16:00etan gertatu da, aipatu errepideko 64. kilometroan. Bi turismok, Honda batek eta Mazda batek, elkar jo dute tunel baten barruan, eta hiru orduz izan dute errepidea itxita.
Anbulantzietan eraman dituzte Mendaroko ospitalera 22 urteko bi gizonezko, auto batean zihoazenak, eta 51 urteko gizon bat, 48 urteko emakume bat eta 8 urteko haurra, beste autoan zihoazenak.
Errepidea erabat itxi dute hiru orduz, iraulita zeuden autoak kendu eta bidea garbitu duten arte.