Gizartea -

Madril

Aske utzi dute, kargurik gabe, Madrilen suizidatu zen emakumearen bikotekide ohia

Gizonak bere burua aurkeztu zuen atzo arratsaldean Guardia Zibilaren kuartelean, eta Poliziak ikertzen jarraitzen du bideo sexuala nork zabaldu zuen argitzeko.

Ivecoren lantegia, Madrilen. Argazkia: EiTB
Ivecoren lantegia, Madrilen. Argazkia: EiTB
Ivecoren lantegia, Madrilen. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libre utzi dute, kargurik gabe, aurreko larunbatean bideo sexual baten hedapenagatik bere buruaz beste egin zuen langilearen bikotekide ohia, bideoa zabaldu izanaren susmagarri nagusia, Espainiako Poliziaren aurrean deklaratu ostean, Europa Press albiste-agentziak polizia-iturriak aipatuta jakinarazi duenez.

Gizonezkoa atzo aurkeztu zen Guardia Zibilaren kuartelean, Mojorada del Campon. Guardia Zibilak Espainiako Poliziaren esku utzi zuen gizonezkoa, bere esku baitago ikerketa, baina ez zuten atxilotu.

Ikerketa Teknologikoko agenteen aurrean deklaratu eta gero, bikotekide ohiaren bideo sexuala zabaldu izanaren susmagarri nagusia libre geratu zen, kargurik gabe.

Alcala de Henaresko Auzitegiak ikerketa jarri zuen abian ostegunean Iveco lantegiko beharginaren bideo sexuala nork zabaldu zuen argitzeko. 32 urteko emakumea, bi seme-alaben ama, oso kezkatuta zegoen bideoa zabaldu zenean, eta urduritasun krisi bat izan zuen. Hurrengo egunean, bere buruaz beste egin zuen etxean.

Hala, epaileak sekretuen azaleratze deliturik izan den argitu nahi du. Polizia bideoa nork partekatu zuen aztertzen ari da, eta emakumeak lankideen jazarpena jasan ote zuen.

2015eko Zigor Kodearen erreformarekin, Olvido Hormigosen kasutik abiatuta, hiru hilabetetik urtebetera arteko kartzela-zigorra aurreikusten da delitu horrengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Madril albisteak gaur