Gizartea -

Zeberio

Kay gaizkile taldeko hiru iheslariak bilatzeari utzi dio Ertzaintzak, emaitzarik gabe

Ustez zenbait lapurreta egin duen taldearen atzetik dago Ertzaintza, baina Zeberioko dispositiboa erretiratu egin dute. Ikerketa polizialak aurrera jarraitzen du.

Zeberioko bilaketa operazioa. Irudia: EiTB.
Zeberioko bilaketa operazioa.
Zeberioko bilaketa operazioa. Irudia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zeberion (Bizkaia) azken bi egunetan jarritako bilaketa dispositiboa bertan behera utzi du Ertzaintzak. Ustez zenbait lapurreta egin duen Kay gaizkile taldearen atzetik dago Polizia, baina momentuz ez du emaitzarik izan.

Ikerketaren iturrien arabera, dispositiboan zeuden Ertzaintzaren lur orotako ibilgailuak, Ertzainor Unitatea, berehala esku hartzeko unitatea eta helikopteroak zeuden dispositiboan, baina "emaitzarik gabe erretiratu da".

Segurtasun sailak azaldu duenez, ikerketa polizialak irekita jarraitzen du. Asteazken eguerdian epailearen esku geratu da astelehenean atxilotutakoa. 38 urteko gizona gaizkile talde horretako kidea da, ihes egin duten hiruekin batera.

Ertzaintza horiek atzetik dago, ustez Durangon taberna bat lapurtu eta Portugaleten beste taberna bat lapurtzen saiatu ondoren. Bizkaiko azken herri horretan hasi ziren ertzainak lapurrei segika. Monobolumen batean egin zuten ihes.

A-8 autobidetik jarraitu zituzten ertzainek eta, azkenik, lapurrek Zeberioko landa-eremu batean utzi zuten ibilgailua. Mendian ezkutatu ziren, eta bertan bilatu zituzten, arrakastarik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak