Gizartea -
Aireportua
Loiutik atera behar ziren hiru hegaldi bertan behera, haizeteagatik
Atzoko haizeteak gogor jo zuen Bizkaia, eta sei hegaldi desbideratu egin behar izan zituzten. Ondorioz, hiru hegazkinek ezin izan dute Santiagorako eta Madrilerako bidea hartu.
eitb.eus
Hiru hegaldi bertan behera geratu dira Loiuko (Bizkaia) aireportuan atzoko haizetearen ondorioz, AENAk eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Atzo Bizkaia gogor jo zuen haizetearen eraginez, sei hegaldi ez ziren bertara iritsi, eta orduan, gaur goizean hiru hegazkin falta ziren aireportuan Santiagora eta Madrilera bidaiak egiteko. Bi Galiziara joan behar ziren, eta bestea, Madrilera.
Dena den, AENAtik jakinarazi dute dagoeneko normaltasuna dela nagusi eta hegaldiak behar den bezala ari direla ateratzen eta iristen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea