Gizartea -

Bizkaia

Hil egin da Gueñesen laugarren pisutik behera erori den 20 hilabeteko haurra

Osasun zerbitzuek lekuan bertan artatu dute, baina ezin izan dute ezer egin suspertzeko.

Gertakaria izan den etxea, Gueñesen. Argazkia: EiTB
Gertakaria izan den etxea, Gueñesen. Argazkia: EiTB
Gertakaria izan den etxea, Gueñesen. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hil egin da Gueñesen (Bizkaia) laugarren pisu batetik behera erori den 20 hilabeteko haurra, EiTBk jakin ahal izan duenez.

Osasun zerbitzuek lekuan bertan artatu dute haurra, Mulikar kalean, baina ezin izan dute ezer egin suspertzeko. 13:20 aldera izan da ezbeharra, eta 16:00ak baino lehentxeago hil da haurra.

Ertzaintzaren helikopteroa ere bertaratu da zauritua ospitalera eramateko, baina azkenean ez dute erabili.

Segurtasun Sailetik adierazi dute istripu baten itxura duela gertakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gueñes albisteak Nerabezaroa albisteak Azken ordukoa Enkarterriri buruz