Gizartea -

Donostiako Aste Nagusia

Emakume bat zauritu da haren ontzia hondoratuta, Kontxan, su artifizialen ostean

Ontzian onik atera diren bi gizon zeuden. Emakumea Donostia Ospitalera eraman zuten anbulantzian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

75 urteko emakume bat zauritu da bart Donostian, Kontxako Badian zegoela Aste Nagusiko su artifizialak ikusten, haren ontzian ura sartu eta hura ondoratu eta gero.

Donostiako Udalak eta DYAk asteazken honetan jakinarazi dutenez, 23:30 aldera, su artifizialak amaitu ostean, ontzia hondoratzen hasi zen.

Antza, emakumea ontzian zegoen bi gizonarekin batera. Istripuaren nondik norakoak argitu behar dituzte oraindik.

Gizon biak onik atera dira; emakumea, berriz, Donostia Ospitalera eraman zuten anbulantzian hipotermiarekin eta gorakoekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostiako Aste Nagusia Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontxako hondartza