Gizartea -

Gailurra

Euskotreneko geltokia itxita egongo da Hendaian abuztuaren 18tik 26ra G7a dela eta

Tren zerbitzua Irun/Ficoba geltokiraino helduko da, baina Irun-Colon lineak duen maizatasun berarekin.

Euskotreneko trena, Hendaiara. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Euskotreneko trena, Hendaiara
Euskotreneko trena, Hendaiara. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotrenek Hendaian (Lapurdi) duen geltokia itxita egongo da abuztuaren 18tik 26ra bitartean, Biarritzen egitekoa den G7aren goi bilera dela eta.

Tren zerbitzua kudeatzen duen enpresak ohar baten bidez ohartarazi duenez, trenak Irun/Ficoba geltokiraino helduko dira, baina Irun-Colon lineak duen maizatasun berarekin 15 minuturo aste barruan, eta 30 minuturo larunbat, igande eta jaiegunetan).

Informazio zabalagoa behar izanez gero, 944 333 333 telefonora deitzea dago. Gainera, Euskotreneko geltokietan lan egiten duten pertsonei galdetzeko deia egin du enpresak. Halaber, euskotren.eus eta eta @euskotreEJGV-en ere informazioa izango da erabiltzeen eskura, baita APP ofizialean ere.

DOKUMENTAZIOA: Abuztuaren 23tik 26ra Biriatutik eta Behobiatik ez pasatzeko gomendatutako ibilbideak¿

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Biarritz Hendaia Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Euskotren G7 goi-bilera Donostia Topoa