Gizartea -

Gertakaria

Gizon bat hil da Azpeitian ihes egindako zezen batek kolpatuta

68 urteko gizona buruan jaso duen kolpe larriaren ondorioz hil da, Oñatz auzoan. Zezena hil egin du Ertzaintzak.

Oñat auzoa, Azpeitian. Irudia: EiTB
Oñat auzoa, Azpeitian.
Gizon bat hil egin da Azpeitian ihes egin duen zezen batek harrapatuta

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

68 urteko gizon bat hil da zezen batek kolpatuta, Oñatz auzoan, Azpeitian (Gipuzkoa), Ertzaintzak EITBri jakinarazi dionez.

Inguruko baserri batetik ihes egin ondoren, zezenak gizona kolpatu eta hil du, 11:45ak aldera.

Udaltzaingoko eta Ertzaintzako agenteek zezena aurkitu dute, eta hil egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Azpeitia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak