Gizartea -

ERASOA

Bilboko lonja batean gazte bat labankadaz zauritu zuen gizonaren bila jarraitzen dute

Gazte batzuek Iturribide kalean alokatuta daukaten lonja batean jazo da gertakaria. Ertzaintzak utezko erasotzailea identifikatu du jada, eta horren bila ari da.

Ertzaintzako polizia-agente bat.
Ertzaintzako polizia-agente bat.
Ertzaintzako polizia-agente bat.

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko lonja batean gazte bat labankadaz larri zauritu zuen gizonaren bila jarraitzen du Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gazteak hiru labankada jaso zituen asteartean.

Ertzaintzak azaldu duenez, liskarra goizeko 09:30 aldera gertatu da, gazte batzuek Bilboko Iturribide kalean alokatuta duten lonja batean. Zauritua egoera larrian eraman zuten Gurutzetako Ospitalera.

Oraindik ez dute inor atxilotu, baina Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatu du jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Eguneko albisteak Albisteak