Gizartea -

Nafarroa

Orratzak dituzten haragi zatiak aurkitu dituzte Iruñean

Udaltzaingoak "kontu handiz ibiltzeko" gomendatu die txakurren jabeei, eta 092 telefono-zenbakira deitzeko, horrelakoren bat aurkituz gero.

Orratzak dituzten haragi zatiak aurkitu dituzte San Pedro Auzoa Multzoan. Argazkia: @PamplonaIrunaPM
Orratzak dituzten haragi zatiak aurkitu dituzte Iruñeko San Pedro Auzoa Multzoan.
Orratzak dituzten haragi zatiak aurkitu dituzte San Pedro Auzoa Multzoan. Argazkia: @PamplonaIrunaPM

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak kontu handiz ibiltzeko eskatu die Iruñeko San Pedro Auzoa Multzoan bizi diren txakurren jabeei, barruan orratzak dituzten haragi zatiak aurkitu baitituzte inguruan.

Twitter bidez zabaldutako mezu batean, SMS bidez jakinarazpena zabaldu dutela azaldu du Udaltzaingoak. Bertan, "kontu handiz ibiltzeko" gomendatu die txakurrak dituzten herritarrei, eta, inguruan horrelako haragi zatiren bat aurkituz gero, 092 telefono zenbakira deitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Iruñeko Udala