Gizartea -

Errioxa

Bi gizon, tartean Tuterako bizilagun bat, hil dira Alfaron auto istripuan

Auto batek eta furgoneta batek aurrez talka egin dute, N-232 errepidean eta, ondorioz, bi pertsona hil dira.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

39 eta 20 urteko bi gizonezko hil dira gaur, asteartea, Alfaron (Errioxa) izan den auto istripuan; hildakoetako bat Tuterako bizilagun bat da. Auto batek eta furgoneta batek aurrez talka egin dute, N-232 errepidean.

Espainiako Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzak zabaldu duenez, errepidea itxita dago istripuaren ondorioz, eta ibilgailuak ondoko bidetik bideratu dituzte.

112 SOS Errioxa zerbitzuaren arabera, hildakoetako bat Autol Errioxako udalerriko bizilaguna da, eta bestea tuterarra.

Ezbeharra 07:30 inguruan jazo da, N-232 errepideko 334 kilometroaren parean. Guardia Zibileko eta Alfaroko Udaltzaingoko agenteak bertan lanean ari dira gertatutakoa ikertzen.

Gainera, Errioxako Osasun Zerbitzuko langileak, suhiltzaileak eta Babes Zibileko zenbait boluntario ere bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Tutera Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Arabako Errioxa Errioxa gaur Errepideko istripuetan zauritutakoak