Gizartea -

GERTAKARIAK

Pertsona bat zauritu da Zubietan, borda batean izandako sutean

Zauritua Nafarroako Ospitalegunera eraman dute besaurreetan eta aurpegian erredurak zituela.

Zubietan, borda batean izandako sutea. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Zubietan, borda batean izandako sutea.
Zubietan, borda batean izandako sutea. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat zauritu da Zubietan (Nafarroa), borda batean izandako sutean, suhiltzaileek Twitter bidez jakitera eman dutenez.

Zauritua Nafarroako Ospitalegunera eraman dute, besaurreetan eta aurpegian erredurak zituela.

Oronozko suhiltzaileak, Cordovillako anbulantzia eta mediku talde bat eta Foruzaingoko agenteak bertaratu dira ezbeharra izan den lekura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak