Gizartea -

TRAFIKOA

62 urteko emakume bat hil da Milagron, bi autok aurrez aurre jota

Ibilgailuetako bateko gidaria, 28 urtekoa, atxilotu egin du Foruzaingoak, zuhurtziagabekeriazko giza hilketaren delitua egotzita. Gidatzeko baimendutako alkohol tasa gainditu egin du atxilotuak.

Auto-istripua, Milagron. Argazkia: Foruzaingoa.
Auto-istripua, Milagron.
Auto-istripua, Milagron. Argazkia: Foruzaingoa.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Adriango 62 urteko emakume bat hil da, bart, Milagron (Nafarroa), bi autok aurrez aurre jota, NA-134 errepideko 29. kilometroan. Ibilgailuetako bateko kopilotua zen, eta tokian bertan zendu da, kolpearen ondorioz. Auto horretako gidaria, San Adriango 58 urteko gizonezkoa, berriz, larri zaurituta eraman dute Nafarroako Ospitalera.

Bestalde, Foruzaingoak jakitera eman duenez, beste autoko gidaria, Villafrancako 28 urteko gizonezkoa, atxilotu egin dute, gidatzeko baimendutako alkohol tasa gainditu ondoren. Zuhurtziagabekeriazko giza hilketaren delitua egotzi diote.

Foruzaingoak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

Milagro

Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Trafikoko web-kamerak Donostian Albisteak Gaur Albisteak Errepideko istripuen biktimak