Gizartea -

Euren blogean

Anonymousek Sinde, Wert eta Bisbalen datuak argitaratu ditu

Anonymousek "Sinde legearen" aldekoen datu pertsonalak argitaratu ditu bere blogean, besteak beste, Sinde beraren datuak, egungo kultura ministroarenak edota Bisbalenak.

Angeles Gonzalez-Sinde Espainiako Kultura ministro ohia. Argazkia: Efe
Angeles Gonzalez-Sinde Espainiako Kultura ministro ohia. Argazkia: Efe
Angeles Gonzalez-Sinde Espainiako Kultura ministro ohia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anonymous mugimenduak "Sinde legea"ren aldekoen hainbat pertsonaren datu pribatuak argitaratu ditu bere blogean. Kaltetuen artean, besteak beste, egungo Kultura ministroa, Jose Ignacio Wert, eta ministro ohia, Angeles Gonzalez-Sinde, daude.

Blogean ohartarazi dutenez, argitaratutako datuak eskura duten "informazio guztiaren zati txiki bat besterik ez da".

"Sinde legearekin loturarik ez duten pertsonen datuak ez jartzea erabaki dugu, baina etorkizunean euren jarrera aldatzen badute edo zigorren bat jartzeko zerbait egiten badute, gure haserre guztia euren gainean eroriko da", diote blogean.

Argitaratu dituzten datu guztien artean esanguratsuenak Gonzalez-Sinderenak dira, horren mezu elektronikoak, etxebizitzaren argazkiak, mugikorren zenbakiak eta senitartekoen informazio pribatua kaleratu baitituzte.

Egungo ministroaren, Jose Ignacio Werten, xehetasun ugari ere azaltzen dira, baita bere familiarenak ere.

Gainera, Carlos Bardem, David Bisbal eta Chus Gutierrezen datuak ere argitaratu dituzte, eta Sinde legea babesten duten produktoreen eta politikarien informazioa ere bai; besteak beste, Carmen Alboroch politikari eta idazlearena eta Vicente Molina Foix idazlearena.

Lehengo urtean egin zuten moduan, Anonymousek datorren otsailaren 19an egingo duten Goyen ekitaldira "ordubete lehenago" euren maskararekin joateko deialdia egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea