Gizartea -

Bizkaia

Bilboko Somera kaleko bizilagunek, ostalariek eta merkatariek manifestazioa egin dute kalea "berpizteko"

Uztailaren 1az geroztik, Udaltzaingoak 300 esku-hartze baino gehiago izan ditu Someran, trapitxeoak, zarata, patineteak, botiloiak edo musika duten tabernak direla eta.

Bilboko Somera kaleko manifestazioa. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Bilboko Somera kaleko manifestazioa
Bilboko Somera kaleko bizilagunek manifestazioa egin dute segurtasun falta salatzeko

2:43

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Somera kaleko bizilagunak, merkatariak eta ostalariak manifestazioan atera dira 18:00etan, zonaldearen egoerari irtenbidea emateko, azken hilabeteetako liskarrek eta trapitxeoek eraginda.

Alde Zaharreko kalean bertan egindako manifestazioan, 'Auzo duin baten alde, Somera berpiztu!' zioen pankarta bat eraman dute.

Uztailaren 1az geroztik, Udaltzaingoak 300 esku-hartze baino gehiago izan ditu Someran, trapitxeoak, zarata, patineteak, botiloiak edo musika duten tabernak direla eta.

Egoera horren aurrean, auzokideak manifestazioan atera dira arratsaldean, "gure kalea berreskuratzeko, berriz kale normal bat izateko eta albistegietan atera behar ez izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Herriak eta Hiriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak