Gizartea -

GIPUZKOA

74 urteko gizon bat hil da Baliarrainen autoa iraulita

Ostegunetik ostiralerako goizaldean gertatu da ezbeharra GI-3851 errepidean. Autoa bidetik irten eta irauli egin da.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizaldean pertsona bat hil da Baliarrainen gertatutako trafiko istripu batean. Hildakoa 74 urteko gizona da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 01:00ak aldera gertatu da GI-3851 errepidean.

Autoa bidetik irten eta irauli egin da. Bertaratu diren larrialdi zerbitzuek gizona artatu dute baina zauri larriegiak zituen eta hil egin da. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak