Gizartea -

Bizkaia

Metro Bilbaok jakinarazi du trenak ez direla ibiliko 20:30etik 01:00etara Gabon gauean

Konboiak goizaldeko 01:00etan martxan jarriko dira berriro, familia-afarien ostean herritarrak etxera itzultzea errazteko.

Metro Bilbaoko geltoki bat. Argazkia: EFE
Metro Bilbaoko geltoki bat. Argazkia: EFE
Metro Bilbaoko geltoki bat. Argazkia: EFE

EITB media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaok jakinarazi duenez, Gabon gauean trenek 20:30ean utziko diote ibiltzeari, eta goizaldeko 01:00etan, lanari ekingo diote berriro, familia afarien ostean herritarrak etxera itzultzea errazteko.

Trenen igarotze-orduak webgunean kontsultatu ahal izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Metro Bilbao albisteak Garraio publikoa gaur