Gizartea -

GIPUZKOA

Errenterian galdutako gizonaren gorpua aurkitu dute Oiartzunen

Oiartzungo Udaltzaingoak topatu du hilotza, abenduaren 14an gizonezkoa Errenteria inguruan galdu ostean.

Ertzaintza basoan bilaketa lanetan. Argazkia: Ertzaintza
Ertzaintza basoan bilaketa lanetan. Argazkia: Ertzaintza
Ertzaintza basoan bilaketa lanetan. Argazkia: Ertzaintza

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oiartzungo Udaltzaingoak lehengo astetik desagertuta zegoen errenteriarraren gorpua aurkitu du, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Oiartzungo udaltzainek eguerdian ohartarazi dute gorpu bat aurkitu dutela, eta Ertzaintza bertaratu denean, abenduaren 14tik galduta zegoen 84 urteko gizonezko errenteriarraren gorpua zela egiaztatu ahal izan dute.

Bilaketa-lanak abenduaren 15ean hasi zituzten gizonezkoaren senideek desagerpenaren berri eman ostean.

Gorpua auzitegi-medikuarenera eraman dute, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Gipuzkoa Albisteak Gaur Errenteria albisteak Oiartzun Albisteak Desagertutako pertsonak