Gizartea -

Nafarroa

Gizon bat larri zauritu da Zarrakazteluko etxebizitza batean izandako sutean

Beste bi gizon, 72 urtekoa bata eta 47koa bestea, anbulantzian eraman dituzte Zarrakazteluko osasun zentrora, kea arnastu dutelako.

Gizon bat larri zauritu da Zarrakazteluko etxebizitza batean izandako sutean
Gizon bat larri zauritu da Zarrakazteluko etxebizitza batean izandako sutean
Gizon bat larri zauritu da Zarrakazteluko etxebizitza batean izandako sutean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

39 urteko gizon bat larri zauritu da Zarrakazteluko etxebizitza batean asteazken honetan piztutako sutean. Kale Nagusiko 64. zenbakian dagoen familia bakarreko etxebizitza batean izan da sutea, eta Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

SOS Nafarroak 06:25ean jaso du abisua. Etxebizitza horretako bigarren solairuko logela batean piztu da sutea, eta, esan bezala, gizon bat larri zauritu da, sua itzaltzen saiatu denean. Koltxoi batek hartu du su, hain zuzen ere, Foruzaingoak zehaztu duenez.

Tokian bertan artatu dute gizona, baina Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman dute geroago anbulantzian. Beste bi gizon, 72 urtekoa bata eta 47koa bestea, anbulantzian eraman dituzte Zarrakazteluko osasun zentrora, kea arnastu dutelako.

Sua piztu den logelan soilik eragin ditu kalteak suteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Suteak bideoak