Gizartea -

Iruñea

Villavesako bidaia anitzeko txartelak % 50ean urtarrilaren 1etik aurrera

Garraio publikorako Estatuak emandako % 30eko hobariaz baliatu ahal izateko beharrezkoa zen % 20ko hobaria bere gain hartzea adostu du Iruñerriko Mankomunitateak. Hala Villabesako erabiltzaileek % 50erainoko deskontua izango dute.

Villavesaren autobus bat. EITB Media.
Villavesaren autobus bat. EITB Media.
Villavesaren autobus bat. EITB Media.

Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñerriko Mankomunitateak Estatuaren ekarpena osatzea erabaki du gaur goizean egindako premiazko Batzar Nagusian, eskualdeko garraio publikoko txarteletan % 50eko beherapena ahalbidetzeko.

Iruñerriko Mankomunitateak -eskualdeko hiri garraioaren arduradunak- gogorarazi du joan den astearteko Errege Lege Dekretu batek hiri garraioaren prezioaren % 30eko hobaria aurreikusten duela 2023ko lehen seihilekoan, betiere toki erakundeek % 20ko hobari gehigarria adosten badute. Hain zuzen ere, % 20ko ekarpen hori da gaur onartu dena, eta, beraz, % 50eko hobaria lortu ahal izango da Villavesaren tarifetan. Bidai anitzeko txartelei eragingo die, bidai bakarrekoek ez baitute beherapenik izango.

2023ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko den % 20ko ekarpen osagarri horrekin, tarifen beherapen gehigarria 1,7 milioi eurokoa izango da; horietatik 1,1 milioi Nafarroako Gobernuak ordainduko ditu eta 0,6 milioi udalek. Estatuko gobernuak emandako % 30ak, gainera, 2,5 milioi euroko diru-sarrera gehigarria ekarriko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Espainiako Gobernua bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Garraio komuna gaur Laguntza publikoak