Gizartea -

Bizkaia

"Egoera larrian", baina "egonkor" daude Barakaldon amak zauritutako bi adingabeak

Gurutzetako ospitalean daude, egonkor. Haien bizitzak ez daude arriskuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gurutzetako ospitalea, Argazkia: Aitor Agirrezabal
Gurutzetako ospitalea, Argazkia: Aitor Agirrezabal
Gurutzetako ospitalea, Argazkia: Aitor Agirrezabal

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldon iragan igandean seme-alabak hiltzen saiatu zelakoan atxilotutako emakumea eta haren seme biak Gurutzetako ospitalean daude oraindik ere, baina arriskutik kanpo daude denak, Segurtasun Sailaren arabera.

10:00etan gertatu zen hilketa saiakera Maiatzaren Lehena etxebizitza blokean, Zuazo auzoan.

Semeak zauritu ostean, bere buruaz beste egiten saiatu zen andrea.

Konortea galdu aurretik, baina, bikotekide ohiari (semeen aita) deitu zion telefonoz, jazotakoaren berri emateko, iturri horiek zehaztu dutenez.

Abisua jaso eta berehala, Ertzaintza eta Barakaldoko Udaltzaingoa bertaratu ziren, etxean sartu eta hiru zaurituak ospitalera eraman zituzten.

Geroago, emakumea atxilotu zuen Ertzaintzak. Ikerketa zabalik dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Barakaldo berriak Gizartea bideoak Eguneko albisteak