Gizartea -

Trafiko balantzea

44 pertsona hil ziren EAEko errepideetan 2022an

2000. urtean 218 pertsona zendu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan, 2010ean 67, 2019an 51 eta iaz 44. Behera behera egin du EAEko errepideetan hildako motozaleen kopuruak, baina nabarmen igo da oinezkoena.

Accidente en Vitoria-Gasteiz. Foto de archivo: EFE
Accidente en Vitoria-Gasteiz. Foto de archivo: EFE
Accidente en Vitoria-Gasteiz. Foto de archivo: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022ko trafiko balantzea aurkeztu du astelehen honetan Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendari Sonia Diaz de Corcuerak. Pandemia aurreko egoerara itzulita, % 13 jaitsi da istripu kopurua Euskal Autonomia Erkidegoan, 2019ko datuekin alderatuta.

Dena den, 44 pertsona hil dira trafiko istripuan Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek esan nahi du 2021ean baino bi biktima gehiago izan direla, eta 2019an baino zazpi gutxiago. Hildakoen % 77 gizonezkoak ziren (guztira 34), eta % 23 emakumezkoak (guztira 10). Bestalde, behera egin du EAEko errepideetan hildako motozaleen kopuruak (14 aurten, 17 iaz eta 16 duela hiru urte), baina nabarmen igo da oinezkoena (15 aurten, 1 iaz eta 13 2019an).

Datuei erreparatuz gero, argi dago azken urteetan jaitsi egin dela heriotza kopurua, alegia, beheranzko joera hartu duela. 2000. urtean 218 pertsona zendu ziren EAEko errepideetan, 2010ean 67, 2019an 51 eta iaz 44.

Lurraldeak kontuan izanda eta 2019ko datuekin erkatuta, Araban, Bizkaian zein Gipuzkoan egin du behera. 2021eko datuekin alderatuta, baina, heriotza kopurua igo egin da Bizkaian eta Gipuzkoan. Hartara, Bizkaian 18 pertsona zendu dira (2019an baino 4 gutxiago, eta 2021ean baino 2 gehiago); Gipuzkoan beste horrenbeste lagun hil dira (2019an baino 1 gutxiago, eta 2021ean baino 2 gehiago); Araban 8 hildako egon dira (2019an baino 2 gutxiago, eta 2021ean baino 2 gutxiago).

Datu horietan oinarrituta, Eusko Jaurlaritzako Bide Segurtasuneko politikek arreta berezia ezarriko dute oinezkoetan, motozaleetan, txirrindularietan, mugikortasun pertsonalerako ibilgailuak erabiltzen dituzten pertsonetan, edadeko jendean eta adingabeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Trafiko istripuen biktimak