Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Athletic-Osasuna Kopako finalerdia, atzerako kontaketa M28rako eta Trump epaile aurrean

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 4, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Athletic-Osasuna Kopako finalerdia: Athleticek eta Osasunak gaur jokatuko dute, 21:00etan, San Mamesen, Kopako finalerdiaren itzuliko partida. Norgehiagoka erabakigarria da, eta bertan zehaztuko da bi euskal talde horietako zeinek lortzen duen txartela finala jokatzeko.

- Atzerako kontaketa M28rako: Atzo Estatuko Aldizkari Ofizialean udal eta foru hauteskundeetarako deialdia argitaratuta, zabalik da posta bidezko botoa eskatzeko epea. Maiatzaren 28rako atzerako kontaketa hasi da horrela.

- Donald Trump, epailearen aurrean: Donald Trump AEBko presidente ohiak Juan Merchan epailearen aurrean deklaratuko du, New Yorken. Stormy Daniels aktore pornoari ordainketa irregularrak egin izana leporatzen diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Athletic Club Azken orduko kirol-albisteak Osasunari buruzko albisteak Berriak Politika Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump albisteak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak