Gabonetako Loteria 2023 -

Zergetatik libre

Gabonetako sari 'potoloak' 720 milioi euro banatuko ditu

Abenduaren 22ko Gabonetako Loteriaren sariak 2.520 milioi euro banatuko ditu saritan. Aurtengoa zergetatik kanpo egongo diren azkenekoa da.

Gabonetako sari 'potoloak' 720 milioi euro banatuko ditu. Argazkia: EFE
Gabonetako sari 'potoloak' 720 milioi euro banatuko ditu.
Aurtegoa izango da zergarik gabeko azken Gabonetako Loteria zozketa

01:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 22ko Gabonetako Loteriaren sariak 2.520 milioi euro banatuko ditu saritan, eta zergetatik kanpo egongo diren azkeneko urtea izango da. Sari “potoloa”, 720 milioi eurokoa.

Estatuko Loteria eta Apustuen Sozietateak “munduko zozketarik garrantzitsuena eta hori zabaltzeko iragarkia ere aurkeztu du ostiral honetan.

Jose Miguel Martinez LAEko presidenteak azaldu duenez, salmentak uztailaren 1ean jarri zituzten martxan, eta zertxobait “jaitsi dira” atzo arte, 2011ko epeberarekin alderatuta. Halere, kanpaina itxi arte izan dezakeen bilakaera ezin dela jakin nabarmendu du.

Martinezen hitzetan, “solidaritate zerga” da 2.500 baino gehiagoko sariek hurrengo urtetik aurrera % 20 zergapetzea, “une bereziak direlako”. Salmentetan eragina izan beharrik ez duela horrek gaineratu du.

Sari gehienak kopuru hori baino baxuagoak izango direnez, zergetatik “kanpo” geratuko direla azpimarratu du.

Sistema tradizionala

Zozketa sistema tradizionalaren bidez egingo da, hau da, bi loteria-ontziren bitartez, Madrileko Kongresu Jauregian. Jokatzen diren kopurua mantenduko dute (10.000), baita sariak ere: lehenengoak 4.000.000 euro serieko (40.000 dezimoko); bigarrenak 1.250.000 eta hirugarrenak 500.000 euro.

Diru-kopurua 3.600 milioi eurokoa izango da, hortik % 70 sarietara zuzenduko dute, eta gainerakoa kudeaketara, administrazioa eta Altxor Publikora.

Abenduaren 22ko Gabonetako Loteriaren sariak 2.520 milioi euro banatuko ditu saritan, eta zergetatik kanpo egongo diren azkeneko urtea izango da. Sari “potoloa”, 720 milioi eurokoa. Estatuko Loteria eta Apustuen Sozietateak “munduko zozketarik garrantzitsuena eta hori zabaltzeko iragarkia ere aurkeztu du ostiral honetan. Jose Miguel Martinez LAEko presidenteak azaldu duenez, salmentak uztailaren 1ean jarri zituzten martxan, eta zertxobait “jaitsi dira” atzo arte, 2011ko epeberarekin alderatuta. Halere, kanpaina itxi arte izan dezakeen bilakaera ezin dela jakin nabarmendu du. Martinezen hitzetan, “solidaritate zerga” da 2.500 baino gehiagoko sariek hurrengo urtetik aurrera % 20 zergapetzea, “une bereziak direlako”. Salmentetan eragina izan beharrik ez duela horrek gaineratu du. Sari gehienak kopuru hori baino baxuagoak izango direnez, zergetatik “kanpo” geratuko direla azpimarratu du. Sistema tradizionala Zozketa sistema tradizionalaren bidez egingo da, hau da, bi loteria-ontziren bitartez, Madrileko Kongresu Jauregian. Jokatzen diren kopurua mantenduko dute (10.000), baita sariak ere: lehenengoak 4.000.000 euro serieko (40.000 dezimoko); bigarrenak 1.250.000 eta hirugarrenak 500.000 euro. Diru-kopurua 3.600 milioi eurokoa izango da, hortik % 70 sarietara zuzenduko dute, eta gainerakoa kudeaketara, administrazioa eta Altxor Publikora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea