Mundua -

Errefuxiatuak

Suedia 80.000 asilo-eskatzaile deportatzea ari da pentsatzen

2015ean 163.000 errefuxiatu heldu ziren herrialdera, eta bertako Gobernuak dio ezin duela horien guztien ardura hartu.

Artxiboko irudian, hainbat errefuxiatu, Europara sartu ostean. Argazkia: EFE.
Artxiboko irudian, hainbat errefuxiatu, Europara sartu ostean. Argazkia: EFE.
Artxiboko irudian, hainbat errefuxiatu, Europara sartu ostean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suediako Gobernua iaz herrialdera heldutako 60.000-80.000 errefuxiatu deportatzea ari da pentsatzen. Anders Ygeman Barne ministroak hala iragarri du ostegun honetan.

'Dagens Industri' egunkarian elkarrizketatu dute Ygeman, eta ministroak azaldu du Suediak ezin duela hartu 2015ean jasotako 163.000 errefuxiatuen ardura. Hortaz, pentsatzen ari dira kanporatzea horietako 60.000-80.000, borondatezko uzteen edo deportazioen bidez.

Gobernuak barneratuta du horietako asko ezkutatzen saiatuko direla, indar-seguruek ez aurkitzeko, eta bilaketa "erronka handia" izango dela. "Baliabide gehiago eta erakundeen arteko lankidetza handiagoa beharko ditugu", adierazi du Ygemanek.

Kontrolak mugetan eta nortasun-agirien azterketak

Suediak 2015eko amaieran berrikusi zituen migrazio-politikak; ondorioz, mugetan kontrolak egiteari ekin zion, eta nortasun-agiriak aztertzen hasi zen. Gobernuak eskatu ere eskatu zuen Greziak eta Italiak duten birkokapen-sistema bera izatea, alegia, kuoten araberako sistema ezartzea.

Suediako lehen ministro Stefan Lofvenk Poliziari baliabide gehiago hitzeman dizkio; izan ere, lagunduta ez dauden adingabeetako errefuxiatu-zentro batean lan egiten zuen 22 urteko neska bat hil dute duela gutxi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Zer ari da gertatzen Europan? Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Suedia