Mundua -

Sexu-harremanen bidez kutsatua

AEBn zika birusak kutsatutako lehen kasua baieztatu dute

Orain arte AEBtik at kutsatutako 31 kasu zenbatu dituzte gaixotasunen kontrolerako eta prebentziorako zentroek, horietako sei Texasen.

'Aedes aegytpi' eltxoa. Argazkia: EFE
'Aedes aegytpi' eltxoa. Argazkia: EFE
'Aedes aegytpi' eltxoa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBn zika birusak kutsatutako lehen pertsonaren kasua baieztatu dute osasun alorreko buruzagiek. Dallasko (Texas) bizilagun bat sexu-harremanen bidez kutsatu da, beste herrialde batean eltxoaren ziztadarekin kutsatutako pertsona batekin sexu-harremanak izanda.

Orain arte AEBtik at kutsatutako 31 kasu zenbatu dituzte gaixotasunen kontrolerako eta prebentziorako zentroek (CDC), horietako sei Texasen, baina AEB barruan kutsatutakorik ez zegoen.

CDCren azken zenbaketan, Puerto Ricon eta Birjina uharteetan kutsatutako 19 kasuren berri eman zuten urtarrilaren 28an.

Dallas konderriko Osasun Departamentuak eman du Texasko kasuaren berri, CDCko laborategien baieztapena jaso ondoren, baina ez dute xehetasun gehiagorik eman.

Preserbatiboa edo sexu-abstinentzia

“Zika birusa sexu-harremanen bidez kutsa daitekeela jakinda, biztanleak kontzientziatzeko kanpaina sakondu nahi dugu orain”, adierazi du Zachary Thompson zuzendariak agiri batean. “Prebentzio metodorik onena abstinentzia” dela azaldu ondoren, preserbatiboak erabiltzea gomendatu du.

Zika birusa nazioarteko larrialdia dela esan zuen Munduko Osasun Erakundeak astelehenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Eguneko albisteak Zika birusa albisteak MOE albisteak gaur Puerto Rico albisteak