Mundua -

Al-Arroub errefuxiatu-gunean

Soldadu israeldarrek 16 urteko gazte palestinar bat hil dute Hebronen

Urriaz geroztik, 171 palestinar hil dituzte, haietako asko israeldarren aurka egindako erasoetan.

16 urteko palestinar bat hil dute Zisjordanian. Argazkia: EFE
16 urteko palestinar bat hil dute Zisjordanian. Argazkia: EFE
16 urteko palestinar bat hil dute Zisjordanian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 urteko gazte palestinar bat hil da gaur, tiro batek bularrean jota, Israelgo Armadarekin izandako istiluetan. Tokiko komunikabideek jakitera eman dutenez, Al-Arroub errefuxiatu-eremuan gertatu da, Hebron hirian (Zisjordania okupatua).

“Ohiko segurtasun operazio batean, soldadu israeldar batzuek 60 errepidean ibilgailu batzuen kontra harriak botatzen ari ziren gazte batzuk atzeman dituzte”, esan dio Eferi Israelgo Armadaren bozeramaile batek. Horren arabera, “soldadu israeldarrek berehala erantzun dute suzko armak erabiliz” eta “helburu bat lokalizatu dute”.

Palestinarrek biktima identifikatu dute: Omar Madi zuen izena. Adingabea Al Mizango ospitalera eraman dute, eta bertan hil da.

Israelen eta Palestinaren arteko gatazkak ez du etenik, eta, urriaz geroztik, 171 palestinar hil dira. Gehienak israeldarren aurka egindako erasoetan edo ustezko erasoetan hil dituzte, eta gainerakoak, berriz, segurtasun indarrekin izandako istiluetan. 28 israeldar eta hiru nazionalitatetako beste hiru pertsona ere hil dira liskarretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gazako argazkiak Eguneko albisteak Palestina azken orduko albisteak