Mundua -

Petrolioaren ekoizpena

Petrolio ekoizpena izoztea adostu dute lau herrialde ekoizlek

Urtarrileko ekoizpen mailari eustea erabaki dute Saudi Arabia, Errusia, Qatar eta Venezuelako gobernuek.

Saudi Arabiak, Qatarrek, Errusiak eta Venezuelak petrolio ekoizpena izoztea adostu dute. EiTB
Saudi Arabiak, Qatarrek, Errusiak eta Venezuelak petrolio ekoizpena izoztea adostu dute. EiTB
Saudi Arabiak, Qatarrek, Errusiak eta Venezuelak petrolio ekoizpena izoztea adostu dute. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saudi Arabiako, Qatarreko, Venezuelako eta Errusiako gobernuek urtarrileko petrolio ekoizpenari eustea adostu dute, Dohan izandako bileraren ondotik azaldu dutenez.

Ali Al-Naim Saudi Arabiako Petrolio ministroaren esanetan, petrolioaren ekoizpena izoztea "egokia" da merkatuarentzat eta datozen hilabetetan "merkatua egonkortzeko" hurrengo pausoak ebaluatuko dituzte.

Bestalde, Mohammed bin Saleh al-Sada Qatarreko Energia ministroak iragarri duenez, urtarrileko petrolio ekoizpen mailari eustea erabaki dute. Halaber, Saudi Arabiak, Qatarrek, Errusiak eta Venezuelak hartutako erabakia izan dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Errusia berriak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Venezuela albisteak Petrolioa Qatar Saudi Arabiari buruzko albisteak