Mundua -

KUba

Ramon Castro hil da, Fidelen eta Raulen anaia nagusia

Preso egon zen Batistaren diktaduran, anaiaren gerrillan parte hartu zuen eta, iraultzaren ostean, nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean jardun zuen.

Ramon Castro, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Ramon Castro, artxiboko irudian.
Ramon Castro, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Castro Ruz, Fidel eta Raul Castroren anaia, hil da, Habana hiriburuan, Kubako hedabide ofizialek jakitera eman dutenez.

Ramon Castro astearte goizean hil zen, 91 urte zituela, Granma hedabide ofizialean kaleratutakoaren arabera, baina ez dute azaldu zer dela eta hil den.

Hilotza erraustu, eta Holguin probintziako Biran herrira eramango dute, jaioterrira.

1924ko urriaren 14an jaio zen Ramon Castro. 1953an, Fulgencio Batistaren diktaduran, preso hartu zuten, eta gero Fidel anaiaren gerrillan eta Uztailaren 26ko Mugimenduan ibili zen. Era berean, errebeldeen Ekialdeko II. Frontea hornitzeko sareetako bat antolatu zuen.

Iraultzaren aldekoak garaile atera ostean, nekazaritzan eta abeltzaintzan jardun zuen, eta Nekazaritza ministroaren laguntzaile ere izan zen.

Angel Castro galiziarraren eta Lina Ruz kubatarraren seme zeharrena zen Ramon; eta ondoren etorri ziren Angelita (2012an hildakoa), Fidel, Juanita, Emma, Raul eta Agustina.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak