Mundua -

Hauteskundeak

Irlanda, bidegurutzean

Kongresuan zatiketa nagusi izango dela iragarri dute inkestek, eta gobernua osatzeko negoziazioak ez dira errazak izango. Hautagai independenteak gehiengo bat osatzeko erabakigarriak izan daitezke.

Maureen, Innishre (Irlanda) uhartean bozkatzen duten bi pertsonetako bat. Argazkia: EFE
Maureen, Innishre (Irlanda) uhartean bozkatzen duten bi pertsonetako bat. Argazkia: EFE
Maureen, Innishre (Irlanda) uhartean bozkatzen duten bi pertsonetako bat. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irlandako herritarrak botoa ematen dira gaur. Enda Kenny lehen ministroaren Fine Gael alderdia garaipena lortzeko faborito nagusia da, baina bakarrik gobernatzeko aukerarik ez duela izango ematen du; izan ere, Parlamentuan zatiketa iragarri dute inkestek.

Kennyk susperraldi ekonomikoaren miraria aprobetxatuz hauteskundeak deitu zituen otsailaren 2an, baina Fine Gaelek behera egiteko joera azaldu du azken inkestetan.

Hala, Fine Gaeleko kontserbadoreek botoen % 28 soilik eskuratuko lituzkete, eta Gobernuko bazkideek, laboristek, bozen % 6. Ondorioz, 2011ko aliantza  errepikatzea ezinezkoa izango litzateke.

Testuinguru horretan, Irlandako herritarrei gehiengo sendo bat eskatu die Kennyk kanpainan, “ezegonkortasunaren eta anabasaren arriskuak ekiditeko”.

Bestalde, 2011n egindako hauteskunde promesetatik urrundu ondoren, kontserbadoreekin gobernatzeko programa leundu behar izan zutela argudiatu dute laboristek. Boterera heltzeko kapaz den ezkerreko indar bakarra direla azpimarratu dute.

Fianna Fail: alternatiba

Kontserbadoreen eta laboristen Exekutibo baten aurrean Fianna Fail zentrista agertzen da alternatiba nagusi gisa. Botoen % 23 ditu egun, baina gobernatzeko bazkide baten babesa beharko luke.

Fianna Failek Irlandako historia politikoa zuzendu du. Hala ere, azken bost urteetan alderdia berrantolatu behar izan dute, Irlanda krisirik okerrenera eraman ostean 2011ko hauteskundeetan herritarrek zigortu ondoren.

Inkestek ematen duten hirugarren aukera Gerry Adamsen Sinn Fein alderdia da. Botoen % 17 lortuko lituzke. Hauteskundeak “urrezko elkarteen eta Irlandako herriaren arteko borroka” bat direla esan du Adamsek. Sinn Feineko buruzagiaren ahotan, “gaur herriaren eguna da eta herriaren altxamenduaren eguna izan daiteke”.

Zatiketa

Kongresuan zatiketa nagusi izango dela iragarri dute inkestek, eta gobernua osatzeko negoziazioak ez dira errazak izango, hauteskunde-kanpainan batzuek zein besteek aliatu nagusiak baztertu dituztelako.

Irlandako Parlamentua osatzen duten 79 eserlekuetan gehiengo bat lortzeko hautagai independenteak erabakigarriak izan daitezke. Inkesten arabera, botoen % 25 lortuko dituzte independenteek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Gaurko azken ordukoa