Mundua -

Atentatua

24 hildako Tunisian, polizia-etxe baten kontrako eraso jihadistan

Hildakoetako 13 ustezko erasotzaileak dira; sei, segurtasun indarretako kideak; eta gainerakoak, zibilak.

Tunisiako soldaduak. Argazkia: Efe
Tunisiako soldaduak.
Tunisiako soldaduak. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 24 pertsona hil dira ustez Libiatik iritsitako jihadistek polizia-etxe baten eta kuartel militar baten kontra Ben Guerdanen, Tunisia hegoaldean, egindako eraso batean. Astebetean izan den bigarren erasoa da.

Segurtasun zerbitzuetako iturriek jakitera eman dutenez, hildakoetako 13 ustezko erasotzaileak dira; sei, segurtasun indarretako kideak; eta gainerakoak, zibilak.

Era berean, erasotzaileetako bi atxilotu egin dituzte, eta operazioak martxan jarraitzen du hegoaldeko hiri horretan. Legez kanpoko trafikoaren erdigunetzat dute hiria, nazioarteko jihaderako parte-hartzaile gehien eman duen lurraldetzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken ordukoa