Mundua -

'Panamako paperak'

Mossack Fonsecaren egoitza nagusia miatu du Panamako Fiskaltzak

Helburua “bulegoak legez kanpoko jarduerekin izan ditzakeen loturekin harremana duten agiriak topatzea” dela azaldu du Fiskaltzak.

Polizia Mossack Fonseca abokatu-bulegoko egoitza zentralean. Argazkia: EFE
Polizia Mossack Fonseca abokatu-bulegoko egoitza zentralean. Argazkia: EFE
Panamako Fiskaltzak Mossack Fonsecaren egoitza zentrala miatu du

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mossack Fonseca abokatu-bulegoaren egoitza zentrala miatu du Panamako Fiskaltzak. Helburua ?bulegoak legez kanpoko jarduerekin izan ditzakeen loturekin harremana duten agiriak aurkitzea? dela azaldu du Fiskaltzak.

Ministerio Publikoak agiri baten bidez jakitera eman duenez, Delinkuentzia Antolatuaren aurkako Fiskaltza sortu berriak agindu du miaketa. Enpresari euskarri informatikoa ematen dion datu zentroa ere miatu du Poliziak.

?Euskarri informatikoa ematen dion telefono enpresaren Data Center Internacional aldi berean miatu dute, behar bezala eta inolako arazorik gabe?, adierazi du Panamako prokuradore nagusiak.

?Ez diote fiskalari lagundu?

La Prensa egunkariak jakinarazi duenez, abokatu-bulegoko langileek ?ez diote Javier Caraballo fiskalari lagundu?, eta prozesua ?luzatzen? saiatu dira. Horregatik, prokuradore nagusiaren bulegoak miatzeko erabakia hartu du, ikerketa bizkortzeko agirien bila.

Polizia Nazionaleko ibilgailuak bulegoen aurrean geratu dira, eta poliziak hainbat tokitan kokatu dira, egoitzatik gertu.

?Panamako paperak? duela hilabete bat eman zituen argitara Nazioarteko Ikerketa Kazetarien Partzuergoak (ICIJ, ingelesez). Munduko buruzagi eta pertsona ospetsu askok erabili zituzten ?offshore? enpresak; besteak beste, Argentinako eta Ukrainako presidenteek eta Erresuma Batuko lehen ministroak.

Bere negozioak guztiz legezkoak direla esan du Mossack Fonsecak, eta delitu bakarra 11,5 milioi agiri baino gehiago lapurtu izana dela salatu du.

Mossack Fonseca Panamako Polizia efe

Poliziak, Mossack Fonseca abokatu-bulegoaren egoitza zentralean. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Panama azken ordukoa