Mundua -

Jazoera

Bi urteko haur bat hil da AEBn bere buruari tiro eginda

Oraindik ez dituzte ezagutzen gertakariaren nondik norakoak, ezta zein su-arma erabili den ere.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi urteko ume bat zendu da Indianapolisen (Indiana, AEB), su-arma batekin bere buruari sorbaldan tiro eginda, Indianapoliseko Polizia metropolitarrak jakinarazi duenez.

Jazoera hiriko ipar-ekialdean gertatu zen, Alameda Road blokeko 5200 zenbakian. Polizia-agenteak hara bertaratu ziren, larrialdi abisua 21:45ean jaso ostean (tokiko ordua).

Gertakariaren lekura hiriko suhiltzaileak ere gerturatu eta haurra suspertzen saiatu ziren, oraindik ere bizirik baitzegoen, baina konorterik gabe.

Umea egoera larrian eraman zuten Indianako Unibertsitateko Riley haurren ospitalera, eta bertan zendu zen.

Nahiz eta Poliziak haurrak su-arma batez bere burua tirokatu zuela jakinarazi zuen, oraindik ez dakite zen izan zen erabili zuen su-arma, ezta gertakariaren nondik norakoan zein izan ziren ere: bakarrik ote zegoen ezbeharraren unean arma norena zen, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Eguneko albisteak