Mundua -

Kolonbia

Adin txikikoek FARC uzteko akordioa lortu dute Kolonbiak eta gerrillak

15 eta 18 urte bitarteko adin txikikoei indultua edota amnistia aplikatuko zaie.

Kolonbiako bake elkarrizketak. Artxiboko irudia: EFE
Kolonbiako bake elkarrizketak. Artxiboko irudia: EFE
Adin txikikoek FARC gerrilla uzteko akordioa lortu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernuak eta FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak akordioa lortu dute 15 eta 18 urte bitarteko adin txikikoak gerrillatik ateratzeko.

"Akordioa lortu dugu 15 urteko adin txikikoak FARCen kanpamentuetatik irteteko eta konpromisoa hartu dugu gainerako adin txikikoak ateratzeko balioko duen bide orria prestatzeko eta horiei arreta eskaintzeko programa berezi integrala osatzeko". adierazi du bake negoziazioetan bitartekari lanak egiten ari den Rodolfo Benitez Kubako ordezkariak.

Benitezek azaldu duenez, matxinada delituak leporatzen zaizkien adin txikikoei amnistia edota indultua aplikatuko zaie. Bestalde, hori ezinezkoa den adin txikikoen kasuak -bestelako delituak dituztelako- aurrerago aztertuko dituzte.

Bestalde, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak haren Twitter kontuan azaldu duenez, haurrak gerratik ateratzeko akordio historikoa da. "FARCek bere baitara bildutako haurrak familiei itzuliko dizkiegu. Horiek dira bakean biziko den herrialdearen etorkizuna", azpimarratu du.

Akordioa

Akordio horren baitan, FARCek ondorengo konpromisoak hartu ditu: 18 urtetik beherako adin txikikoak ez errekrutatzea, kanpamentuetatik irtengo diren 15 urteko adin txikikoen berri ematea eta horiek identifikatzea irteeran fase horretan babesa jaso eta konpainia izan dezaten. Bestalde, Kolonbiako Gobernuak mahai tekniko bat osatuko du irteera protokolo bat aurkezteko, kanpamentuetatik irtengo diren adin txikikoen eskubideak lehengoratzeko eta horien eskubideak bermatzeko. Halaber, Gobernuak familian eta komunitatean integratzeko laguntza eman beharko die adin txikikoei, osasun laguntza eta hezkuntza arreta emateaz gain.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Eguneko albisteak Kolonbiako albisteak gaur