Mundua -

Hilketak eta tortura

Zigor historikoa ezarri diote Txadeko diktadore ohiari

Biziarteko zigorra ezarri diote epaileek Hissène Habré diktadore ohiari, gizateriaren aurkako krimenak egiteagatik, baina baztertu dute gerra krimenak egin izana.

Gizateriaren aurkako krimenak, bortxaketak, bahiketak eta hilketak egin zituen, diote epaileek. EFE
Gizateriaren aurkako krimenak, bortxaketak, bahiketak eta hilketak egin zituen, diote epaileek. EFE
Gizateriaren aurkako krimenak, bortxaketak, bahiketak eta hilketak egin zituen, diote epaileek. EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hissene Habre Txadeko diktadore ohiari biziarteko zigorra ezarri diote, gizateriaren aurkako delituak egitea leporatuta, milaka hilketa politiko eta tortura egitea agintzeagatik, aginduan egon zen garaian (1982-1990).

Epaia Batasun Afrikarrak Senegalen sortutako auzitegi berezi batek eman du, biktimek eurek epaitzea eskatu zutelako, baina helegitea aurkezterik badauka, datozen hamabost egunetan.

Epaileen arabera, "gizateriaren aurkako krimenak, bortxaketak, bahiketak eta torturak" egin zituen, baina baztertu dute gerra krimenak egin izana.

Gainera, epaiak dioenez, Habrék, estatuburu, Indar Armatuen eta Txadeko Presidentetza guardiaren buru izan zen heinean, sistema bat sortu eta kontrolatu zuen, errepresioa egiteko, milaka biktima eraginda.

Auzitegiak, era berean, nabarmendu egin du Habré diktadoreak erantzukizun berezia izan zuela Barneko Segurtasun Brigadak egindako krimenengatik.

"Atxilotzeko, torturatzeko eta hiltzeko aginduak ematen zituen. Auzitegia ziur dago berak ekintza kriminaletan egindako ekarpena ezinbestekoa zela", esan du auzitegiko presidenteak. Halere, epaileak onartu egin du Habreren adina (73 urte) aringarria izan dela.

Bestalde, epaileek deitoratu egin dute diktadore ohiak epaileak izan zuen jarrera, bereziki biktimekiko. Gainera, epaileei "inperialismoaren agente" esan zien.

Zigor "historikoa"

Aministia Internazionalaren esanetan, "historikoa" izan da Hissène Habréri ezarritako biziarteko zigorra.

"Erabaki honek indarra eman beharko lieke Batasun Afrikarrari eta Afrikako estatuei kontinenteko beste herrialde batzuetako biktimekin justizia egiteko ahaleginak errepika daitezen", esan du Gaetan Mootoo Amnistia Internazionaleko Sartaldeko Afrikan ikerlariak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Gaurko azken ordukoa