Mundua -

Afganistan

110 ikasle pozoitu dituzte Afganistango ikastetxe batean

Bi astetan hirugarren aldia da antzeko jazoera bat gertatzen dela. Ezbeharra eragin duen gasa zein izan den ikertzen daude oraindik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 110 ikasle pozoitu dituzte Afganistango eskola batean, gas batekin. Biktima gehienak neskatoak dira, iturri polizialek esan dutenez. Halaber, bi astetan hirugarren aldia da antzeko gertaera bat jazotzen dela. Izan ere, pasa den maiatzaren 17an eta 14an, 220 eta 50 neskatila pozoitu zituzten.

Biktimek 8 eta 14 urte bitartean dituzte, eta hiri horretako hainbat ospitaletara eraman dituzte. Hainbat iturriren arabera, biktimei arnastea kostatzen zitzaien eta askok okadaka eta buruko minarekin zeuden. Gainera, horietako batzuk zorabioak izan dituzte.

Zenbait ikertzailek talibanei egozten diete gertatutakoa. Izan ere, tradizionalki emakumeen heziketaren kontra agertu dira. Afganistanen, emakumeen %20k soilik du irakurtzeko eta idazteko gaitasuna.

Ikerketa zabalik dago oraindik, baina ez dakite zein izan den ezbeharra eragin zuen gas mota.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024